Suari so歌词由Soa演唱,出自专辑《Suari so》,下面是《Suari so》完整版歌词!
Suari so歌词完整版
Txikitatik esan zizuten
“txukun” jantzi eta elizara joatea zela onbidea;
suarekin ez jolastu eta txima horiek moztu,
esanekoa izan behar zinela.
Sistema herdoildu honen mezu kutsakorrak ere
etengabe zulatzen dizu burmuina:
“Zergatik burua apurtu, eroso bizi bazaitezke?”
“Ikusi telebista,
telezaborra eta futbola,
beste guztiak ez du
batere axola!”
Begiak ireki
eta ohartzen zara
zein beltz jarri diguten etorkizuna;
etnozidioa ez da eten,
gizartea lo goxoan hemen,
begira haize hipnotiko honek zer ondorio dakarren.
Soa!
Botere-hedabideen gezurrak
zalantzan jartzen ez dituzten herritar txintxo-inozoak al gara?
Zapaltzaileari aurre egiten diona
gaizkile, oldartu ala koldartu norbere aukera.
Oraindik, zoritxarrez, historia-kontakizuna
arazoaren ondorioetatik hasten da.
Nortasun-erosotasun trukea eten eta aurrera!
Eta azkenean ere iritsi zen eguna;
urte luzez ezkutatu zizuten egia bere osotasunean jakiteko unea.
1937ko goiz ilun hartan jaso zuten etxean eskutitza;
beste herkide batzuekin batera hil zuten
kartzelan
birraitona.
Begiak ireki
eta ohartzen zara
zein beltz jarri diguten etorkizuna;
etnozidioa ez da eten,
gizartea lo goxoan hemen,
begira haize hipnotiko honek zer ondorio dakarren.
Orain ulertzen duzu
beldurrez jositako aho haiei zerien isiltasuna.
Eta gau honetan suari so,
zeure buruari galdetzen diozu,
txikitatik jakingo bazenu zein izango ote zen zure aukera.