Galerianoaren Kantua歌词由Pantxoa Eta Peio演唱,出自专辑《1969 - 1991》,下面是《Galerianoaren Kantua》完整版歌词!
Galerianoaren Kantua歌词完整版
Galerianoaren Kantua - Pantxoa Eta Peio
Kantatzera nihazu alegera gabe
Ez baitut probetxurik tristaturik ere
Nehun ebatsi gabe gizonik hil gabe
Sekulakotz galerak enetako dire
Mila zortzi ehun ta hamabortzgarrena
Ni Ahazparnen preso hartu nindutena
Plumagaineko premu orok dakitena
Galeretan higatu beharko naizena
Ala zorigaitzeko premu izaitea
Harek eman baiteraut betikotz kaltea
Aitari galde eginik sortzeko partea
Galeretan eman nau hauxe duk dotea
Ene aita da gizon kontsideratua
Semia galeretan du segurtatua
Nun nahi otoitzean belaunikatua
Saindu iduri debru madarikatua
Ene lehen ikusia Kadet Bordaxuri
Fagore bat banuke galdatzeko zuri
Ongi adreza zaite ene arrebari
Ene saltzeko zonbat ukan duen sari
Aita aitzinean ta arreba ondoko
Osaba burjes hori diru fornitzeko
Ez ordian enetzat bost sei liberako
Galeretan bederen leher egiteko
Elizan sartzen dire debozionerekin
Iduriz badoatzila saindu guziekin
Beren liburu eta arrosarioekin
Deabruak pesta onik einen du herekin
Zortzigarren bertsua anaiarendako
Kontseilu bar banikek hiri emaiteko
Untsa goberna hadi etzauk dolutuko
Ni baitan etsenplua errex duk hartzeko
Zuri mintzo nitzaizu oi aita zilarra
Ardura dutalarik begiau nigarra
Zure eta ene arraza Bordaxuritarra
Galeretan naizeno ni bainiz bakarra
Kantu hauk eman ditut Pau ko be hirian
Burdinez kargaturik oi presondegian
Bai eta kopiatu denbora berian
Orok kanta ditzaten Hazparne herrian
Kantu hauk eman ditut tez xangrinatzeko
Ahide adixkidek kuraie hartzeko
Eta partikulazki aita zuretako
Kantu hok aditzean semiaz oroitzeko